Idatzi iezadazu
Zeure burua beste modu batean ulertzeko espazio bat behar duzula sentitzen baduzu, hitz egin dezakegu.
Konta iezadazu zerk ekarri zaituen hona
Oraindik ondo azaltzen ez badakizu ere.
Jende asko hona iristen da “bakarrik moldatu beharko nuke” pentsatuz, edo berea ez dela hain garrantzitsua sentituz. Baina ez da hondora iritsi behar laguntza eskatzeko.
Arteterapiak aspalditik pisu handiegia hartzen ari diren emozioak, egoerak edo bizipenak esploratzen lagun zaitzake.
Prozesu bakoitza pertsonara, bizi duen unera eta une horretan behar duenera egokitzen da.
Hasi aurretik
Doako lehen kontsulta bat izan dezakegu elkar ezagutzeko eta Arteterapiari edo nire lan egiteko moduari buruz izan ditzakezun zalantzak argitzeko.
Lehen hartu-eman horrek une honetan zerk lagun zaitzakeen elkarrekin ikusteko ere balio du. Prozesu batzuk galderak egiteko baimena emanez hasten dira, besterik gabe.
Honako kasu hauetan ere idatz diezadakezu…
Zure seme-alaba edo nerabearentzako laguntza bila bazabiltza.
Sormenaren arloan lan egiten baduzu eta blokeoa, nekea edo zure hizkuntza artistikoarekiko deskonexioa sentitzen baduzu.
Elkarte, ikastetxe edo erakunde bateko kide bazara eta arteterapiako tailerrak edo proiektuak garatzea interesatzen bazaizu.
Aukeratu erosoen duzun harremanetarako bidea.
- E-posta: info@sortzenarteterapia.com
- Telefonoa: 679 318 495
- Aurrez aurreko saioa C/ Adriano VI 39, bajo 4, Vitoria-Gasteiz
- Online edo saio mistoak ere bai
- Saioak euskaraz zein gaztelaniaz
Las personas a las que he acompañado lo describen así